Futbolin txapelketa jokatuko dute Arranon

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 26a

Larunbat honetan, abenduaren 28an, izango da Fernando Medinaren II. Oroimenezko futbolin txapelketa, 16:00etan hasita.

Izena egunean bertan eman beharko da, bikoteko 10 euro ordainduz. Lehen hiru bikote sailkatuentzat egongo da saria: irabazleak arkumea eta ardoa jasoko ditu; txapeldunordeak, afari bat Arranon bertan; eta hirugarren sailkatuak, azkenik, garagardo sorta bat.

Bestalde, 23:00etatik aurrrera, DJ Antoine (nahasia) disko jartzailearen eskutik musika dantzagarria izango da tabernan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide