Irudietan: Giro aparta Olentzeroren Festan

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 24a

Gabon giroa berotzen hasi dira goiz-goizetik Santu Iturri plazan Olentzeroren Festarekin. Haurrei zuzendutako ekintzak egon dira –puzgarriak, marrazketa txokoa, aurpegi margoketa eta abar–, baina baita adin guztientzako herritarrentzat ere. Herri kirolen erakustaldiak hartu du eguerdi parteko egitaraua, eta txistor mokadutxoak dastatzeko aukera ere izan da. Arratsaldean, ipuin kontalariaren ondoren, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira gutunak jasotzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide