Izeta garaile Saizar Idi Dema Txapelketako finalean

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 24a

IV. Saizar Idi Dema Txapelketa irabazi du Izetak. (Ibon Errazu)

Atzo gauean jokatu zuten IV. Saizar Idi Dema Txapelketa Aiako Dema Plazan, eta bertan Gipuzkoako Kintopeko Ligako hiru idi pare onenak lehiatu ziren. Azkenean, Izetak irabazi zuen, 55 plaza eginda. Bigarren postua Oiartzungo Matxainek lortu zuen. 46 plaza, zinta bat eta metro bat eginda. Hirugarren izan zen, beraz, Azkoitiko Ixidro Erretegia, 36 plaza, zinta bat eta 1,27 metro eginda. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide