Zarautzi dagokionez, azken autobusen irteera ordua hauek izango dira Gabon Gau egunean, abenduaren 24an.
UK08 Zarautz-Aia-Orio 20:05 / 19:20 Orio-Aia-Zarautz
UK09 Zarautz-Donostia N-634 19:50 / 20:15 Donostia-Zumaia
UK10 Zumaia-Donostia AP8 Zarauztik 20:00 / 20:00 Donostia-Zumaia
UK10 Zumaia-Donostia AP8 Oriotik 20:30 / 20:30 Donostia-Zumaia
Eguberri egunean, abenduaren 25ean, lehen autobusak hauek izango dira.
UK08 Zarautz-Aia-Orio
- 09:10 Zarautz-Aia-Orio / 10:05 Orio-Aia-Zarautz
- 17:55 Zarautz-Aia-Orio / 18:50 Orio-Aia-Zarautz
UK09 Zumaia-Donostia N-634
- 10:30 Zumaia-Donostia / 12:00 Donostia-Zumaia
- 17:30 Zumaia-Donostia / 18:00 Donostia-Zumaia
UK10 Zumaia-Donostia AP8 Zarauztik
- 16:55 Zumaia-Donostia / 17:55 Donostia-Zumaia
UK11 Zumaia-Donostia AP8 Oriotik
- 11:00 Zumaia-Donostia ospitalak / 11:45 Donostia ospitalak-Zumaia
- 17:15 Zumaia-Donostia ospitalak / 20:45 Donostia ospitalak-Zumaia
Gaueko zerbitzua UK49G (abenduaren 25ean)
- Zumaia-Donostia: 01:00, 02:00, 04:00 eta 05:00
- Donostia-Zumaia: 02:00, 03:00, 05:00 eta 06:00
* Goizean zerbitzu hori bakarrik eskainiko da.
Trenetan ere aldaketak
Eguberrietako egunetara ordutegia egokitzeko helburuarekin, abenduaren 24an Euskotrenek linea guztietan tren zerbitzuen bukaera aurreratuko du. Era berean, abenduaren 25ean, berriz, goizeko zerbitzua gutxituko du Euskotrenek, eta 17:30etik aurrera normaltasunez ibiliko dira.
Gabon gau egunean, azken trenak Donostiatik 18:20, 18:50, 19:20 eta 19:50 orduetan aterako dira. Zumaiatik Donostiarako azken trenak 19:30, 20:00 eta 20:30ean aterako dira. Bilborantz, berriz, 18:59an eta eta 19:·29an aterako dira.
Eguberri egunean, Zumaia eta Donostia artean tren bat izango da eguerdiko 13:00etan, eta 17:30etik aurrera normaltasunez ariko da. Donostiatik Zumaiarako linean, berriz, 10:50ean tren bat izango da goiz partean, eta 16:50etik aurrera normaltasunez ariko dira.
Autobus eta tren zerbitzuetan ordutegi aldaketa berberak izango dira hemendik astebetera, Urte zahar gauean eta Urte berri egunean.