Olentzeroren Festa egingo dute Santu Iturri plazan

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 23a

Olentzero eta Mari Domingi Santu Iturri plazan. (Aritz Mutiozabal)

Ohiturari jarraituz, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira bihar Santu Iturri plazara herriko haurren gutunak jasotzera. Arratsaldean izango da hori, eta gertakaria ospatze aldera, egun osoko egitaraua prestatu dute aurten ere antolatzaileek.

Abenduak 24, asteartea

  • 10:30. Eskulanak, Olentzerorentzat gutunak, puzgarriak, txistorrada eta abar.
  • 12:30. Herri kirolak. Iñigo Landa eta Haritz Esnal aizkolariak; Iraitz Arruti, Igor Landa, Manex Aburuza eta Xabal Olaizola harri-jasotzailoeak; eta Igor Landa Saberri txinga eta ingudearekin.
  • 16:45. Ipuin kontalaria.
  • Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide