Hiru ipuin kontaketa saio egingo dira bihar Zarautzen

Zarauzko hitza 2019ko abenduaren 22a

Gabon garaian sartuta, familientzako hiru ipuin kontaketa saio egingo dira bihar Zarauzko Musika Eskolan. Goizetik arratsaldera bitartean ipuinen mundu magikoan murgiltzeko aukera izango dute haurrek zein helduek. 

Goizeko 10:30ean izango da lehen saioa, Antton Aranburuk eta Lorena Martinek eskainiko duten Kolorez jantzia ipuin kontaketa, hain zuzen ere. 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da hau.

Eguerdiko 12:00tan izango da bigarren saioa, eta hau 5 urtetik gorako haurrei zuzendutakoa izango da. Maite Ortegak Nahi dudana izaterik banu saioa eskainiko du. 

Amaitzeko, 17:00etan 8 urtetik gorako haurrei zuzendutako Berdin eta desberdin mila ipuin saioa emango dute Badut taldeko lagunek. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide