Bart gaueko haizetearen eraginez, zuhaitz bat erori zen 23:40ak inguruan Zigordia kalearen hasieran, tren geltokiaren parean. Suhiltzaileak berehala bertaratu ziren, eta zuhaitza hainbat zatitan moztu zuten. Orain Zarauzko Brigadako langileak ari dira zati horiek tokitik kentzen. Gertakariak ez du kalterik eragin.