Balurdinek azokako irabazien txekea eman dio Dislegi elkarteari

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 19a

Balurdineko eta Dislegiko ordezkariak, Orokietako zenbait ikaslerekin. (Balurdin)

Orokieta Herri Eskolako Balurdin guraso elkarteak bigarren eskuko jostailuen azoka egin zuen hilaren hasieran, eta gaur bertan ateratako irabazien txekea eman dio Dislegi elkarteari; guztira, 1.600 euro. Antolatzaileak oso pozik daude emaitzarekin. Era berean, Dislegi elkarteko ordezkariak dislexia zer den azaldu die gaur haurrei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide