Atzo banatu zituen Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren sariak Gasteizen, eta aitortza horietako batzuk eskualdera ekarri zituzten erakundeek. Hain zuzen ere, Lizardi Institutuak Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso zuen, eta han izan ziren zentroko hainbat irakasle eta ordezkari.
Eusko Jaurlaritzak banatzen dizkie diploma horiek kudeaketa aurreratuaren bidean lanean ari diren enpresei eta erakundeei, Euskalit bikaintasunerako euskal fundazioaren eskutik, eta atzokoan beste hainbat erakundek eta enpresak jaso zuten aitortza.
Euskaliten helburua da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakunde aurreratuenak identifikatzea, sare sozioekonomikoa kudeaketa aurreratua lehiakortasunaren “funtsezko elementu” gisa ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakundeen emaitzak hobetzeko.