LF Magazine aldizkariaren azken zenbakia aurkeztuko dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 19a

Zarauzko Argazki eta Zinema Museoari buruzko artikulua jaso dute bertan. Ekitaldia bihar arratsaldean egingo dute.

LF La Fotografia Magazine aldizkariaren bederatzigarren zenbakia aurkeztuko dute bihar Photomuseumen, 18:00etan hasita. Hainbat genero lantzen dituzten argazkilarien porfolioak argitaratzea du ardatz argitalpenak, eta orotariko argazkilarien lanak biltzen ditu; betiere, kalitatezko argazki-lan adierazgarriekin eta inprimaketan bikaintasuna bilatuz.

Lola Garcia zuzendariak eta Koldo Badillo kolaboratzaileak hartuko dute parte ekitaldian, eta aldizkariaren nondik norakoak kontatuko dituzte. Dagoeneko plazaratu dituzten zenbakietako porfolio nabarmenenak proiektatuko dira saioan eta, gainera, aldizkariaren atalak azalduko dituzte. Halaber, Zarauzko Photomuseumari buruzko artikulua agertzen da azken zenbakian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide