Zarauzko boskoteak sei abesti jaso ditu bertan: Bixitari lotsagabea, Ez ahantzi nitaz, Ezin dugu, Espiralaren gailurra, Kamera gabe ere eta Zerbaitetarako balio izatea, hain zuzen ere. Taldearen bandcamp atarian entzun daitezke, gainera.
Igande honetan Putzuzulo gaztetxean aurkeztuko dute zuzenean diskoa aipatu bi taldeek, 12:00etatik aurrera.