Gabonetako jaialdia eskainiko dute Imanol Urbieta Musika Eskolakoek

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 18a

Gabon giroan murgildurik, ostiralean Andra Mari Zeruratzea parroki elizan eskainiko dute kontzertua herriko musika eskolako kideek.

17:00etan hasiko da jaialdia, eta lau urtetik gorako ikasleek hartuko dute parte emanaldian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide