Transit dendak irabazi du erakusleiho lehiaketa

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 18a

Gaur eman dute jakitera zeintzuk diren herrian, Gabon giroan murgildurik, dotoreen apaindurik dauden erakusleihoak.

37. aldiz antolatu du Murkil herriko merkatarien elkarteak Gabonetako erakusleihoen lehiaketa. Aurten 21 saltokik hartu dute parte, eta Ixidor Larrañaga zinegotziak guztien lan ona azpimarratu du.

Epaimahaiaren aburuz, Transit izan da guztietan dotoreen apaindu duten erakusleihoa. Udalaren eskutik, 600 euro eta garaikurra jaso ditu gizonezkoentzako oinetakoak eta osagarriak saltzen dituen dendak. Bigarren saria, berriz, Javier Lucas argazki dendak jaso du. Horrek, 300 euro eta garaikurra eskuratu ditu, Murkilen eskutik. Publikoaren saria, Facebook bidez boto gehien jaso dituenarena, Garbiñe Agirrerentzat izan da.

Transit dendaren erakusleihoa.
 
Javier Lucas dendaren erakusleihoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide