Espainiako Vuelta Zarauztik igaroko da abuztuaren 18an

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 18a

Gipuzkoan hasi eta amaituko da txirrindulari txapelketaren laugarren etapa. Irundik Eibarrera 169,5 kilometro egingo dituzte txirrindulariek, eta bidean, Zarauztik ere igaroko dira. 

Espainiako Vueltako antolatzaileek eman dute 2020ko txapelketako etapen berri. Esaterako, laugarren etapak Urola Kosta zeharkatuko du. Abuztuaren 18an izango da hori. Parte hartzaileak Irundik aterako dira, eta 169,5 kilometro korritu ondoren, Arraten (Eibar) bukatuko dute etapa gogorra.

Usurbildik barrena sartuko dira Oriora, eta beraz, eskualdera, 36. kilometroan. Handik Zarautzera eta Getariara jarraituko dute, eta 50. kilometroan Zumaiara iritsiko dira. Hortik Zestoara eta Azpeitira segiko dute. 72.kilometroa Azkoitian egingo dute, eta Zumarragarako bidea hartuko dute han.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide