Izena eman daiteke Jaiotza eramangarrien lehiaketan

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 17a

Asteburuan erakusgai jarriko dituzte egindako lanak Ebro Etxean, eta igande arratsaldean egingo dute sari banaketa ekitaldia.

Urtero bezala, Artezaleak elkarteak Jaiotza eta Olentzero eramangarrien lehiaketa antolatu herriko haur eta gaztetxoentzat. Parte hartu nahi dutenek elkartearen bulegoan, telefonoz (943-83 55 68) edo artezaleakzarautz @gmail.com helbidera idatziz eman dezake izena, ostirala baino lehen.

Lanak gehienez ere 100 x 150 zentimetrokoak izan beharko dute, eta edozein teknika onartuko dituzte- Lanak bakarka nahiz taldeka aurkeztu beharko dira Ebro Etxean, 17:00etatik 20:00etara. Ondoren, erakusketa egingo dute igandera arte, hilaren 22ra arte, aipatu ordutegian.

Sari banaketa ekitaldia igandean bertan egingo dute, 19:30ean, Ebro Etxean bertan. Antolatzaileek hiru sari emango dituzte: Gazte saria, 11 urtetik gorakoentzat;  Haur saria, 10 urte artekoentzat; eta orijinaltasunaren saria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide