Getarian kontzertua emango du Zarautz Abesbatzak

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 17a

Getariako Salbatore Deunaren elizan kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak ostiral honetan, Getariako Musika Bandarekin eta Joxe Iturria organo jotzailearekin elkarlanean.

Ostiral honetan, hilaren 20an, Getariako Salbatore Deunaren elizan izango da Zarautz Abesbatza Gabon kontzertua eskaintzen, 20:00etatik aurrera. Berezia izango da abesbatzarentzat kontzertua, urteak zeramatzatelako Getariako elizan abesteko gogotsu.

Zarauzko ahotsak hainbat musikarik lagunduko dituzte: Getariako Musika Bandak eta Joxe Iturria organo jotzaileak, hain zuzen. Adierazi dutenez, "oso esperientzia ederra da beste herrietako musikariekin elkarlanean aritzea, kontzertuan herritarren konplizitatea egotea eta emanaldia guztiona sentitzea".

Gabon kantez osatuko dute ostiraleko emanaldia eta, aditzera eman dutenez, ezagunak eta ez horren ezagunak direnak nahastuko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide