Illunbeko finala aztergai, 'Bapateko Unibertsoa' saioan

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 17a

Larunbatean Donostiako Illunben jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala izan zuten hizpide atzokoan 'Bapateko Unibertsoa' irratsaioan. Arraio Irratiaren webgunean dago entzungai, osorik.

Hainbat bertsoaldi aztertu eta txapelketaren inguruan aritu ziren saioan zehar, Joritz Bastarrika, Markel Eizagirre eta Amaia Urbieta. Horrez gain, minutu gutxian amaitu ziren Kopla Txapelketarako sarrerak zozkatu zituzten; Sara Basurko izan zen zorteduna.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide