Gabon egunetan ohitura izan ohi da familiako kideak biltzea, eta horregatik, dagoeneko ez daudenen hutsune hori nabarmenagoa egiten da egun horietan. Horren harira, hitzaldia eskainiko du Aingeru Oiartzabal psikologoak Antoniano aretoan bihar, 19:00etatik aurrera. Gabonak dira eta etxean aulki huts bat daukagu izenburupean, doluan dauden familientzat iradokizunak emango ditu adituak.