Lucas Chianca brasildarra izan da garaile, eta Pierre Rollet baionarrak eta Alex Botelho portugaldarrak osatu dute podiuma, bigarren eta hirugarren sailkatuta, hurrenez hurren.
Azkenik, berriz, Fabian Campagnolo hegoafrikarra izan da bosgarrena eta Iker Muñoz irundarra seigarrena. Finaleko saioa ikusgarria izan da, eta lehiakideek sekulako erakustaldia eman dute.
Unanuez gain, Aritz Aranburu ere lehiatu da txapelketan, baina ezin izan du finalerdietatik aurrera jarraitu. Faboritoetako bat zen zarauztarra, Nic Lamb kaliforniarrarekin batera; biek ala biek, ordea, ezin izan dute gaurkoan finalerako txartelik lortu.