Urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin bat egin dute Zarauzko pentsiodunek

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 16a

Ozen aldarrikatu dituzte pentsio duinak gaurkoan ere.

Astelehenero bezala, Alde Zaharreko kaleak astindu dituzte goizean dozenaka herritarrek, pentsio duinak aldarrikatuz. Eskatzen dutena lortu arte, mobilizazioak "behar adina" luzatzeko prest daudela azaldu dute amaierako irakurketan. 2020ko urtarrilaren 13an, astelehenean, berrekingo diete manifestazioei. Ohiko moduan, 12:00etan jarri dute hitzordua, Lege Zaharren enparantzan.

Gaurkoan keinu berezia egin diete Frantziako pentsioen aldeko grebari, eta ozen esan dute beraien helburuak lortzeko "bermerik onena" mobilizatzea dela. Amaitzeko, urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrarekin bat egiten dutela adierazi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide