Herriko hogei ostalaritza establezimenduk osatzen dute Zurekin ostalari elkartea, eta horietako bakoitzak sei kilo txistorra jasoko du opari elkartearen partetik San Tomas egunean; hau da, abenduaren 21ean, larunbata.
Ondoren, establezimendu horiek beren bezeroei eskainiko diete doan. Beraz, datorren larunbatean herriko hainbat tabernatan aurkituko dute zarauztarrek txistorra mokadu goxoa Zurekin elkartearen eskutik.