Senior mailakoen urteko azken plaieroak, eguzkitan

Intza Unanue Arruabarrena

2019ko azken jardunaldia jokatu dute gaur hondartza futboleko senior neska-mutilek. Zazpigarren jardunaldiarekin esango diote agur urteari, eta 2020ko urtarrilaren 12an ekingo diote berriz lehiari.

Hemendik urte bukaera bitartean beste bi jardunaldi egingo dira hondartzan, baina DBHkoak ariko dira orduan baloia astintzen. Izan ere, antolatzaileek 1. Play-eruak Hondartzako Futbol Txapelketa antolatu dute aurten estreinakoz. Horrenbestez, abenduaren 28an eta 29an jokatuko dituzte partidak gaztetxoek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide