Biharko, abenduak 16, nonbait manifestazio bat dago deituta Donostian, 12:30erako. Hori dela-eta, Euskotrenek jakinarazi du atzerapenak egon daitezkeela Lurraldebusen zerbitzu batzuetan. Hain zuzen, Zumaia-Donostia UK09, UK10 eta UK11 autobus zerbitzuetan.
Garraiobide publikoen euskal erakundeak ez du zehaztapen gehiago eskaini, baina beraiekin harremanetan jartzeko bideak zein diren gogorarazi du:
- Euskotren: www.euskotren.eus eta 944-33 33 33
- Lurraldebus: www.lurraldebus.eus eta 900-30 03 40