Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa sartu da azken txanpan. Maiatzaren 4an hasi zuen bidea 84 bertsolarirekin, eta gaur jokatuko dute finala zortzi bertsolarik. 17:00etan hasiko da saioa Donostian, Illunben. Zortzi partaideen artean dira Urola Kostako bi bertsolari: Jon Maia zumaiarra eta Beñat Lizaso azpeitiarra.
Asko eta asko bertaratuko dira oholtza ondora, baina joan gabe gelditzen direnek ere izango dute saioa zuzenean jarraitzeko aukera. Esaterako, urolakosta.hitza.eus atarian. Izan ere, ETBren eskutik, zuzenean emango dugu finala streaming bidez, 17:00etatik aurrera.
Finalean, aurreneko aldiz, lau emakumek eta lau gizonek hartuko dute parte: Agin Laburu, Alaia Martin, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Jon Maia, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran bertsolariek abestuko dute, hain zuzen.
ERREPORTAJEA. Berria eta betikoa, parez pare.