Bideoa: Itsasoak portua eta malekoia astindu ditu berriz ere

Zarauzko hitza 2019ko abenduaren 13a

Alerta laranja izan da gaur kostaldean, olatu handiengatik eta haizeteengatik. Goizeko 05:00etan izan da lehen itsasgora, eta kalte esanguratsurik eragin ez badu ere, kostako herrietako udaltzainek hainbat neurri hartu dituzte. 17:12an igo da berriz marea, eta olaturik zakarrenek portua eta malekoia astindu dituzte.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide