Bihar irekiko dute Hotz-Zarautzen Gabonetako azoka

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 13a

Hainbat astez materiala jasotzen aritu ondoren, Hotz-Zarautzek  bihar zabalduko du pertsona errefuxiatuen aldeko bigarren eskuko azoka. Aurten, Ipar kaleko 5. zenbakian izango dira, eta ondorengo ordutegia izango dute: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Gabonetako egunetan egongo irekita azoka, urtarrilaren 5era arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide