Abian dira gaurtik Alde Zaharrera sartzeko kontrolak

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 9a

Alde Zaharrera sartzeko kontrola Zigordia kalean. (Zarauzko Udala)

Alde Zaharrera sartzeko kontrolak berriz martxa jarriko ditu udalak gaurtik aurrera, eta baimenduta ez dauden ibilgailuei edo baimena iraungia dutenei isuna ezarriko zaie. Orain arte sortutako arazo teknikoak gainditu dituzte, eta kamerak kontrolatzen dituen softwarea berritu.Teknologia berri horren helburua da oinezkoen guneak errespetatzea. Bertara baimena duten bizilagunak eta zerbitzuak sartu ahal izango dira bakarrik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide