Lanpetuaren pribilegioa

Zarauzko hitza 2019ko abenduaren 7a

Samara Velte zarauztarrak iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarirako.

Ostirala, eguerdiko ordu bata jota. G.-ri mezu bat iritsi zaio sakelakora. E.-rena da, eta barkamenezko emotikono batekin dator: «Bulegoan bazkalduko dut gaur, uste baino lan gehiagorekin gabiltza». G.-k ordenagailuko pantaila itxi du, eta egongelatik sukalderako bost metroak egin ditu. Hozkailua zabaldu du: esne apur bat, olio-ozpinetan gordetako antxoa batzuk, zabaldutako tomate lata bat, bi arrautza eta limoi erdi bat geratzen dira. Ez zaio bururatzen bazkari batekin homologatzeko moduko konbinaziorik.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide