Zirkulazio arazoak daude gaur AP-8an Zarautz parean

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 6a

Zirkulazioa mantsoa da Iruneko noranzkoan. Izan ere, Astiko zubibidea konpontzeko lanak hasi dituzte autobidean, eta horrek zirkulazioan eragina dauka, trafikoa desbideratzen ari direlako.

Zirkulazioan arazoak daude gaur AP-8 autobidean, Zarautz parean, Irunerako noranzkoan. Izan ere, Astiko zubibidea konpontzen hasi dira, eta horregatik zirkulazioa desbideratu egin behar izan dute.

Atzo, abenduak 5, 22:00etan hasi zituzten lanak, eta igandeko 19:00etara arte iraungo dute.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide