Zine karteldegia: 'Abominable' eta 'Knives Out'

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 6a

Animaziozko filma da Abominable, haurrentzat aproposa, eta ostiralean, larunbatean eta igandean emango dute. Knives Out (Puñales por la espalda, gaztelaniazko bertsioan), berriz, egunero emango dute astelehenera arte.

Aste honetan Modelo aretoko zine karteldegian bi film daude ikusgai: haurrentzako Abominable animaziozko pelikula, eta Knives Out. Rian Johnson zuzendariak Agatha Christie idazlea omendu nahi izan du filmarekin. Daniel Craig da aktore nagusia, baina hainbat izen ezagun bildu dute lanean: Chris Evans, Ana de Armas eta Don Johnson, besteak beste.

Abominable filma ostiralean eta igandean eskainiko dute, 16:30ean.

Knives Out (Puñales por la espalda), berriz, ostiralean eta larunbatean 19:30ean eta 22:00etan; igandean 19:30ean; eta astelehenean (ikuslearen eguna), 20:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide