Nahia elkartearen erakusketa kolektiboa ikusgai, ostiraletik aurrera

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 4a

Nahia elkartearen arte erakusketa iaz. (Hitza)

Arte Erakusketa Kolektiboa zabalduko du Nahia elkarteak ostiral honetan, Merkatu Plazako lehen solairuan, eta irekita egongo da urtarrilaren 6ra arte. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, arratsaldetan ez ezik, eguerditan ere bai: 12:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek jakitera eman dute abenduan 24, 25 eta 31n itxita egongo dela, baita urtarrilaren 1ean ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide