Bertsoa: Eskubikoa izatearen inguruan

Inaxio Uria 'Isasti' 2019ko abenduaren 3a

Ondoko bertsoa ondu du Inaxio Uria 'Isasti'-k, eskubiko pentsaera izatearen ondorioz bizitakoaren harira.

Doinua: Habanera

Iskanbila bat sortu da
nire inguruetatikan
Eskubikoa nintzela
azaldu nienetikan
Iseka eta iraina
etengabeko kritikan
Bidali nahi omen naute
kanpora kuadrilatikan
Xalbadorrek zioen legez
maite ditut oraindikan
Mezu bat bidali diet
dena argitu nahirikan
Kontu xumeak direla
Ez sartzeko politikan
Denak eskubiko gara
besamotz izan ezikan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide