Emakumeen* Etxearen kudeaketari buruzko bilera irekiak egingo dituzte

Zarauzko Hitza 2019ko abenduaren 2a

Emakumeen* Etxea diseinatzeko bileretako bat. (Hitza)

Bi saio antolatu ditu Parekidetasun Departamentuak; bata, abenduaren 4an, asteazken honetan, eta bestea, abenduaren 19an.

Zarauzko Parekidetasun Departamentuak Emakumeen* Etxea diseinatzeko saio irekiak antolatu ditu abenduaren 4rako eta 19rako. Udalaren asmoa da datorren urtearen hasieran zabaltzea da, baina aurretik, kudeaketari lotutako zenbait alderditan sakondu nahi du, eta aipatu bilerak horretara datoz. Bi saioak 18:00etan izango dira Etxezabalan, eta eta Zarauzko emakume guztiak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera.

Aurreko saioetan definitutakoa osatzeko asmoz, kudeaketari eta funtzionamenduari lotutako zenbait gai landuko dira, beste behin ere herritarren ekarpenak jasoz. Adostu beharreko gaiak honako hauek izango dira: programazio, funtzionamendu eta kudeaketa eredua eta organoak; erabiltzaileen betebehar eta eskubideak; espazioak erabiltzeko prozedura eta baldintzak. 

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide