Alfredo Sayaleroren Astroargazkigintza erakusketa dago ikusgai Torre Luzean duela aste batzuetatik, eta abenduaren 5ean bisita gidatua eskainiko du argazkilariak berak. 18:30ean hasiko da saioa, eta sarrera irekia izango du, tokia bete arte. Erakusketa urtarrilaren 5a bitartean egongo da ikusgai.