Euskaraldiaren biharko ekitaldia Musika Plazan egingo dute

Zarauzko Hitza 2019ko azaroaren 29a

Hasiera batean Lege Zaharren enparantzan egitea aurreikusita zegoen, baina eguraldi kaskarra iragarrita dagoenez, lekuz aldatzea erabaki dute

Festa giroko ekitaldia egingo dute bihar eguerdian. Euskaraldia: bizipenak eta desioak lelopean, iazko Euskaraldiko bizipenak eta datorren Euskaraldiko desioak partekatuko dituzte. Manifestua ere irakurtzeko asmoa dute.

Lege Zaharren enparantzan jarrita zegoen hitzordua, 13:00etan, baina azkenean Musika Plazara lekualdatu dute, eguraldi kaskarra aurreikusten delako, eta kioskoa babesleku gisa erabiltze aldera. Ekitaldiari jai kutsua emateko, trikitilariak, txistulariak eta dantzariak egongo dira, eta mokadutxoa ere eskainiko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide