Euskararen Egunaren harira, Goazen Antzerkira kanpaina egiten dute urtero, herriko ikastetxeetako ikasleei euskarazko antzerkia eskainiz. Aurten ere, Zarauzko Udaleko Kultura eta Euskara zerbitzuen babesarekin, Didau Antzerki Faktoriak ikuskizun bat prestatu du, eta astean zehar eskaini die Modelo aretoan zentroetako ikasleei goizez. Frankenstein, ausarta, eszentrikoa, sentibera da antzerki taldearen lanik berriena, eta asteko saioen ostean, igandean egingo dute nolabaiteko estreinaldi orokorra, 16:30ean, Modelon bertan.
Aurretik, gaur arratsaldean, Beldartxo jatuna ikuskizunarekin izango dira Sanz Enea haur liburutegian. Obra hau ere Goazen Antzerkira kanpainaren barruan estreinatu zuten duela pare bat urte, eta orain berriz ikusteko aukera izango da. Saioa 17:30ean hasiko da