Bihar egingo dute azaroko ohiko udalbatzarra

Zarauzko Hitza 2019ko azaroaren 27a

Hileroko moduan, azken ostegunean egingo dute azaroko ohiko osoko bilkura udaleko taldeetako ordezkariek.

Ohi bezala, 19:00etan izango da saioa, udaletxeko batzar aretoan. Erlo telebistak zuzenean igorriko du, streaming bidez.

Bost mozio izango dira osteguneko udalbatzarrean eta, besteak beste, Iñurritzan eraikiko dituzten etxeen eta Salberdingo R14 partzelaren salmentaren inguruko erabakiak hartuko dituzte.

Hemen dago ikusgai gai ordena, osorik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide