Herriko ikasleek bat egin dute Azaroaren 25arekin

Aritz Mutiozabal 2019ko azaroaren 25a

Indarkeria matxistaren kontrako egunaren harira, herriko ikastetxe guztietako hainbat ikasle Lege Zaharren enparantzan bildu dira gaur eguerdian. Urtero bezala, zentro guztietako ordezkariek manifestua irakurri dute, eta Rosi Lazkano bertsolari oriotarrak propio sortutako bertsoak abestu dituzte ondoren.

Ekitaldiarekin hasi aurretik, kalejira egin dute herriko alde zaharrean trikitilariekin, eta jarraian, Maite Franco kontalariak gidatu du saioa; bukaeran antzerki bat ere egin dute ikasleekin. Tartean, Xabier Txurruka alkateak eta Gloria Vazquez Parekide zinegotziak ere hartu dute hitza.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide