Hondartza futbol txapelketaren aurtengo berrikuntzen artean, antolatzaileek denboraldi hasieran abiatu zuten plaieroak irudikatuko zituen ikurra hautatzeko prozesua. Hala, 15 proposamen jaso zituzten lehiaketan, eta horietako hiru aukeratu zituzten finalerako. Aste honetan, amaierako hiru logotipoetako bati botoa emateko aukera izan dute herritarrek.
Azkenean, 500 boto bildu ostean, gaur ebatzi da zein izango den hondartza txapelketaren ikurra aurrerantzean. Hain zuzen, hirugarren proposamena izan da bozkatuena, eta %49,1ek egin dute aukera horren alde.