Nerea Loiola idazleak eta HITZAko kolaboratzaileak bere bigarren lana eman du argitara, Azken lanhütarra izenburupean. Estreinako liburua bezala, Erein argitaletxearen eskutik ikusi du argia, baina oraingoa 10-13 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago. Harri bat poltsikoan, aldiz, 7-10 bitartekoentzat baitzen.
Liburuaren sinopsiak honela dio: "Ziur dakit uraren zikloa ezagutzen duzula, guztia prozesu natural baten bitartez gertatzen dela sinetsarazi dizutela. Baina badakizu zer? GE-ZU-RRA. Gezurra da kontatu dizuten hori, edo ez da egia osoa behintzat. Oraire naiz, laino-gidari bat. Lanhütar bat. Azken lanhütarra. Milioika izan ginen garai batean, baina orain, norbaitek lagundu ezean, desagertu egingo gara betiko…"