Musikaren Eguna ospatuko dute ostegun honetan Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek. Musika eskolatik kalejiran abiatuko dira, 17:30ean, eta, ondoren, 18:00etan, hainbat abesti eskainiko dituzte Musika Plazan. Amaieran txokolatada izango da.