Txokolatada solidarioa egingo dute igandean

Zarauzko Hitza 2019ko azaroaren 19a

Hotz Zarautz elkarteak antolatuta, pertsona errefuxiatuen aldeko txokolatada egingo dute igandean, La Perla kafetegian.

17:00etatik aurrera, txokolatea hartzeko aukera izango da La Perlan, eta bildutako dirua errefuxiatuei laguntzeko erabiliko dute. Helduek 4 euroan izango dute txokolatea, eta haurrek 3 euroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide