Udal ordezkariak hasi dira herritarrekin biltzen 2020ko udal aurrekontuak prestatzeko

Zarauzko Hitza 2019ko azaroaren 16a

Osteguneko bilera irekiko une bat (Argazkia: Zarauzko Udala)

Ostegunean egin zuten aurreneko bilera Azken Portuko bizilagunekin, eta astelehenean izango da bigarren saioa; Hiruerreketa eta Vista Alegreko auzotarren txanda izango da.

Gainerako udal eta erakundeak bezala, Zarauzko Udala ere ari da lantzen datorren urteko aurrekontua. Eta, aurreko urteetan bezala, herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu. Horretarako sei bilera antolatu ditu, eta egin dute lehena. Ostegunean bildu ziren, izan ere, Azken Portuko bizilagunekin.

Bigarren bilera Vista Alegreko auzo elkartean egingo dute, datorren astelehenean, hilak 18. Hiruerreketako eta Vista Alegreko auzotarrekin elkartuko dira han.

Bileretan parte hartzerik ez dutenentzat, berriz, beste bide bat jarri du udalak. Hala, herriko zenbait puntutan postontziak jarri ditu, herritarren proposamenak idatziz ere jasotzeko.

Bileren egutegia

Azaroak 14, osteguna
19:00. Kristau Biltokian, Azken Portu auzoko bizilagunak.

Azaroak 18, astelehena
19:00. Vista Alegreko Auzo Elkartean, Hiruerreketa eta Vista Alegre auzoetako bizilagunak.

Azaroak 19, asteartea
19:00. Itxasmendiko Auzo Elkartean, Mitxelena, Zelai Ondo, Itxasmendi eta Aritzbataldeko bizilagunak.

Azaroak 20, asteazkena
19:00. Portuetxeko udalbatzar aretoan, Alde Zaharreko bizilagunak.

Azaroak 21, osteguna
19:00. Iñurritzako Auzo Elkartean, Iñurritza eta Mendilauta bizilagunak.

Azaroak 25, astelehena
20:00. Urtetako elkartean, Urteta auzoko bizilagunak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide