Iturribidea 24-26an dago Zarauzko Ludotxo ludoteka, eta azaro erdialdera iritsi garenez, gogorarazi dute zein den hilabete honetako egitaraua.
Astegunetan 16:45etik 19.30era egoten da zabalik, Haur Hezkuntzako 4.mailatik Lehen Hezkuntzako 3. maila artekoentzat.
Asteburuetan, berriz, helduagoek erabiltzen dute, Lehen Hezkuntzako 4.mailatik 6.mailara artekoek, hain zuzen, 17:00etatik 20:00etara.