Herritarren %43ak bozkatu du

Zarauzko hitza 2019ko azaroaren 10a

14:00ak arte, %43,06koa izan da parte hartzea Zarautzen, apirileko hauteskunde orokorretan baino 4 puntu txikiagoa; apirileko deialdian %47,21ekoa izan zen.

Gaur, Espainiako Gorteak aukeratuko dituzte herritarrek, eta Zarautzen, 18.151 herritar daude deituta botoa ematera. Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak jakinarazi duenez, 14:00ak arte, %43,06ekoa izan da parte hartzea Zarautzen, apirileko hauteskunde orokorretan baino 4 puntu txikiagoa, hain zuzen ere.

Euskal Autonomia Erkidegoan ere behera egin du parte hartzeak apirileko hauteskundeekin konparatuta. 14:00ak arte herritarren %40a gerturatu da hauteslekuetara botoa ematera, aurreko hauteskundeetan baino puntu eta erdi gutxiago. Gipuzko mailan ere joera bera nabarmendu dute, gipuzkoarren %39an bozkatu baitu 14:00ak baino lehen. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide