Gaur goizean, luizia izan da Getaria eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidean, eta menditik eroritako harriek eta lurrak errai bat osorik itxi eta bestean erdizka utzi dute. Hasiera batean, libre samar geratu den erraitik txandakako zirkulazioa bideratu du Ertzaintzak, baina azkenean errepidea ixtea erabaki dute, gidarien segurtasuna bermatzeko.
Udaltzainek azaldu dute, erraia garbitu bitartean itxita egongo dela N-634 errepidea, Getaria eta Zarautz artean