Irudimena erabili dute gaztetxeko kideek, eguraldi txarrari aurre egiteko

Zarauzko hitza 2019ko azaroaren 10a

Futbol zelai alternatiboa osatu zuten atzo gazteek, gaztetxearen barruan.

Asteburuan Putzuzulo Gaztetxeak 14. urteurrena ospatu du, eta hasiera batean, atzo arratsaldean, futbol toka eta bolo partidak jokatzeko asmoa zuten gazteek, Zelai Ondo auzoko kirol pistan. Dena dela, eguraldi txarra dela-eta, kalean egitekoak ziren ekintzak gaztetxe barruan egitea erabaki zuten, eta irudimena lagun, futbol zelai alternatiboa sortu zuten gaztetxearen barruan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide