Euzko-Gaztedi taldeak Behobia irabazi zuenekoa

Zarauzko Hitza 2019ko azaroaren 8a

Behobia-Donostiaren mendeurrenaren harira, askok ez dute jakingo bolada labur batez erreleboka jokatu zela lasterketa, eta lehengo edizioan Zarauzko laukote batek irabazi zuela.

Hamar urteko etenaren ondoren, 1936ko martxoaren 29an Behobia-Donostia proba berpiztu egin zen, baina beste modalitate batean. Orduko hartan, lau korrikalarik osatutako taldeetan korritu zen, bakoitzak bost kilometro eginez, erreleboka. Lehen edizio hartan Zarauzko Euzko-Gaztedi taldeak irabazi zuen,  01:07:29ko denborarekin. Laukotea ondorego hauek osatu zuten: Soraluze, Laurgain, Arritokieta eta Unzuetak. 1994an, Behobiako antolakuntzak omendu egin zituen, eta Diego Garcia zenaren eskutik jaso zuten oroigarria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide