Alderdiek gezurtatu egin dute boto paperen zurrumurrua

Zarauzko Hitza 2019ko azaroaren 6a

Azken orduetan zabaldu den zurrumurrua gezurtatu dute hainbat alderdik. Hauteskunde Orokorrak Azaroa 19 jartzen duten boto paperak nuluak direla hedatu da lau haizetara, baina hori ez dela horrela argitzen ari dira. Alderdi guztietako boto paperek gauza bera adierazten dute, eta 19 horrek 2019 urteari egiten dio erreferentzia, ez hauteskunde egunari. Beraz, boto paper horiek balekoak dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide