Enbatako mutilak hasi dira entrenatzen

Zarauzko Hitza 2019ko azaroaren 5a

'Enbata' ontziko arraunlariak atzoko entrenamenduan (@zarautzarraun)

Sekulako play off-a jokatu ondoren, TKE ligarako txartela lortu zuen irailean Zarautzek. Harrezkero, hilabete eta erdiko atsedena hartu badute ere, berriro lanera itzuli dira Enbata ontziko arraunlariak. Atzo egin zuten lehendabiziko entrenamendu lan saioa Aritzbataldeko arraunketa gelan, eta horren erakusgarri ondorengo argazkia igo zuten sare sozialetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide